XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez aita.
Etzatzu orrelakorik egiñ...! Arren, aitatxo...!.
- Noiztik orrela...!? Ire aitaren aurka al-abillen...!? Biar bertan urkatuko diñat...!?.
Aitaren aurrean negarrez ta belauniko: - Ez aitatxo...! Ez...! - Ken aurretik...! Artu ta eraman zazute emendik...!.
Gudamutillak Lore galtzarbetik elduta daramate.
Lore eraman dutenean aitak beste gudarai: - Preso ori kartzelara!.
Zer, ba...? Neri Lazkanoko jaun ergel orrek iruzur...?.
- Ziztrillak ba-giña bezela artu gaitu, Jauna.
- Datorrela! Napar jaun bati giputxak txoroka...!? Noiztik nora?.
Arpegiko zaiñak leher beharrean zeuzkan Tiebasko Jaunak.
Amorru bizia biotzetik gañezka batetik; bildur apurren bat ere bai, bestetik amorruarekin nahastean....
Axarik begietan parre gozoa; bere asmo guziak betetzen zijoazen bana-banan.
Elburua eskuakin ikutzeko moduan zeukan, begien aurrean.
Atetik morroia izketan: - Jauna, orain etorri dan pralle batek berorrekin egon nai duela dio.
- Ze arrane nai du pralleak gurean...!?.
- Bedorrekin itzik egin gabe ez omen da emendik juango....
Axari-k Jauna-ri: - Ez du nola-naiko ausardia pralle kaska-motz orrek...! Neregana ba-letor...!.